tolosaldea tour
tolosaldea tour
  • 39 - Zerbitzuak
  • 63 - Gastronomia
  • 81 - Ostatuak
  • 97 - Natura
  • 135 - Kultura
  • 155 - Museoak
  •  -
  • 98 - Turismo aktiboa
  • 99 - Ibilialdiak Tolosaldean
  • 125 - Mendiak, aranak eta parke naturalak
  • 131 - Ekintzak
  • 132 - Santiago bidea
PR-Gi 111 "Uliko bidea" (Berastegi) 11.5km

Herriko plazatik irtengo gara ezkerrerantz, ertxotxeraino. Eskuinaldera egin, eskolara iristerakoan, ezkerreko bidea hartu, Ugalde baserriraino, baserri ondoan zubia pasa eta eskuinaldean dagoen pistatik abiatuko gara, Zuikin baserriraino. Gero, basotik barrena doan bidetik igoko gara; baso mistoa da, eta gaztainondoak dira nagusi. Behin aldapa amaituta, ezkerrean Sebastian Deunaren Baseliza ikusiko dugu. Eskuinera hartu eta pagadi batean sartuko gara; aurrerago, laritzak izango ditugu. Joangoenako borda eta txabola atzean utzi, eta hortik Lizartokira joango gara. Lizartokitik, behin Ameriko borda igarota gune batera helduko gara, non, ezkerrean, Areso eta Gorriti arteko bidegurutzea dagoen eta, eskuinean, Uliko jolas parkea. Eskuinera egingo dugu, Gaztelurantz, Iñarraraino. Iñarran eskuinera irteten den bideari helduko diogu eta Elduaingo ubideraino jaitsiko gara. Hor aurrera egin eta zentral hidroelektriko zahar bat ez ezik Arrateko errota ere atzean utziko dugu. Aurrerago, Izotzaldeko baserrien artetik barrena, Tourseko Martin Deunaren elizara iritsiko gara eta, hortik, plazara igoko gara. Guztira, 11.5km-ko ibilbidea egin dugu.

  • Distantzia: 11,536 km.
  • Iraupena: 3 ordu ta 30 min.
  • Altuera: 370 m.
  • Zailtasuna: ertaina 
PR GI 111
PR GI 111
Natura
Ibilialdiak Tolosaldean
OFICINA DE TURISMO - Santa Maria Plaza, 1 - 20400 Tolosa
Telf:943 69 74 13 - fax: 943 67 62 13 - tour@tolosaldea.net
LEGE OHARRA
gipuzkoaverdea euskadi