tolosaldea tour
tolosaldea tour
  • 39 - Zerbitzuak
  • 63 - Gastronomia
  • 81 - Ostatuak
  • 97 - Natura
  • 135 - Kultura
  • 155 - Museoak
  •  -
  • 98 - Turismo aktiboa
  • 99 - Ibilialdiak Tolosaldean
  • 125 - Mendiak, aranak eta parke naturalak
  • 131 - Ekintzak
  • 132 - Santiago bidea
PR Gi81 "Albiztur-Ortzal-Albiztur" (Albiztur) 9,5km

Ibilbidea udaletxean hasiko dugu. Aurrena Ugarteraino helduko gara; hor, kale nagusia utzi eta errepide hestu batetik abiatuko gara. Pagolarenara iritsi eta gora egingo dugu, San Anton harrobia atzean utzita. Urrutume baserria pasa eta gero, basa-bidean sartuko gara; ipar-mendebaldera egingo dugu, Elutsetarantz, eta, aurrerago, hasietako bidea berreskuratuko dugu, galtzada moduan. Ekialdera jiratu eta Olateaga Behekoa eta Olateaga baserriak topatuko ditugu. Olateagan, gora doan bidea hartu eta, 250 bat metro egin ondoren eta Arantzabe baserrira iritsi baino lehen, utzi egingo dugu, mendiko bidetik jarraitzeko. Albiztur Urkizu auzoarekin lotzen duen bidea gurutzatu eta aurrez aurre dugun bidetik igoko gara, Intzaurbe baserriraino. Ezkerrera egin eta Mendikute inguratuko dugu. Metro gutxi batzuk aurrerago, etxe txiki bat topatuko dugu eta, pixka bat aurrerago, pista berri bat. Basoaren irteeran, Gorostiko borda izango dugu. Metalezko langa batera iristean, pista utzi egingo dugu. Errekaraino jaitsi eta bideska bat hartuko dugu; goraka-goraka, beste borda bateraino eramango gaituen bideska bat, hain zuzen. Borda horretan, ezkerretara, metalezko ate bar zeharkatu eta, errekarekiko paraleloan, altuera galtzen hasiko gara. Larrarte, Txorrosti eta Atxisaeta baserriak igaroko ditugu, eta Antxisaeta baserria azpialdetik inguratzen duen bidea hartuko dugu, jaisteko. Zementuzko bidera eramango gaituen atea zeharkatu eta kararrizko eskaileretatik jaitsiko gara, Bidegoian eta Albiztur lotzen zituen galtzada zaharreraino. Ibilbidea plazan bukatzen da.

  • Distantzia: 9,5 km.
  • Iraupena: 3 ordu ta 15 min.
  • Altuera: 500 m.
  • Zailtasuna: ertaina 
PR GI 81
PR GI 81
Natura
Ibilialdiak Tolosaldean
OFICINA DE TURISMO - Santa Maria Plaza, 1 - 20400 Tolosa
Telf:943 69 74 13 - fax: 943 67 62 13 - tour@tolosaldea.net
LEGE OHARRA
gipuzkoaverdea euskadi