tolosaldea tour
tolosaldea tour
  • 39 - Zerbitzuak
  • 63 - Gastronomia
  • 81 - Ostatuak
  • 97 - Natura
  • 135 - Kultura
  • 155 - Museoak
  •  -
  • 98 - Turismo aktiboa
  • 99 - Ibilialdiak Tolosaldean
  • 125 - Mendiak, aranak eta parke naturalak
  • 131 - Ekintzak
  • 132 - Santiago bidea
PR Gi77 "Larraul-Hirumugarrieta-Iturburuta-Larraul (Larraul) 10,8km

Larraulgo plazatik irten, errepidean gora egin eta, lehenengo saihesbidean,eskuinera hartuko dugu, Añezabal Haundi baserriraren aurrealdean dagoen bideari heldu eta basotik barrena jarraituko dugu. Bidera irtetean, eskuinera egingo dugu. Hurrengo bidegurutzea ez dugu aintzat hartuko, eta ezkerretik jarraituko dugu, Goikozelai iturriraino. Ia beti urak hartutako gune batetik pasatuko gara, Katilutxulotik, eta bide nagusitik jarraituko dugu, Aiteluzeta inguruan dagoen basa-bidera  iritsi arte. Hor eskuinera ateratzen den bide-adarra hartuko dugu. Igotzen jarraituko dugu, lauagoa den paraje bateraino, eta ezkerreko bide-adar nagusitik jarraituko, bidebanatze bat dagoen leporaino. Bidetik jarraituko dugu, hurrengo bidegurutzeraino, eta hor Loidiko gurutzea izango dugu. Zuzen jarraituko dugu, pago, haritz eta urkiak zeharkatuz. Horiek ematen duten bezala jarraituko dugu eta, Ernio Txikiko hegitik barrena, belarra eta garoa dagoen Hirumugarrietako muinora iritxiko gara. Puntu horretan, PR-78-arekin egingo dugu topo. Larraulera bueltazeko, Lupatx-aldera abiatuko gara, hego-ekialderantz eta atzean mendi-muinoa utziz. Ibarbidetik jaitsiko gara, errekaren sigi-sagak zeharkatuz, harik eta zuzen-zuzen jarraitzen duen bide bat hartu arte. Loidiko bordetara iristean, Hirumugarrietara iristeko igotako bidea jaitsI beharko dugu, bidegurutze bateraino. Jaisten jarraituko dugu Goenaga baserriraino- gaur egun ez da inor bizi baserri honetan- eta bideari zuzen-zuzen jarraituz, Arpide Gain baserrira heldu baino lehen dagoen karobi berritu bat ikusiko dugu. Zementuzko bideari jarraituko diogu, ezkerrean dagoen bihurgunera arte; hor belardira pasatuko gara. Bideak errepidera eramango gaitu, Gorotzun baserritik gertu, eta hortik Larraulgo plazara.

  • Distantzia: 10,8 km.
  • Iraupena: 3 ordu ta 30 min.
  • Altuera: 532 m.
  • Zailtasuna: ertaina 
PR GI 77
PR GI 77
Natura
Ibilialdiak Tolosaldean
OFICINA DE TURISMO - Santa Maria Plaza, 1 - 20400 Tolosa
Telf:943 69 74 13 - fax: 943 67 62 13 - tour@tolosaldea.net
LEGE OHARRA
gipuzkoaverdea euskadi