tolosaldea tour
tolosaldea tour
  • 39 - Zerbitzuak
  • 63 - Gastronomia
  • 81 - Ostatuak
  • 97 - Natura
  • 135 - Kultura
  • 155 - Museoak
  •  -
  • 98 - Turismo aktiboa
  • 99 - Ibilialdiak Tolosaldean
  • 125 - Mendiak, aranak eta parke naturalak
  • 131 - Ekintzak
  • 132 - Santiago bidea
PR Gi13 "Anoetako Ibilbidea" (Anoeta) 11,3km

Anoetako plazatik irten, Iturtxulotik pasa eta Iturgaitzako baserrira igoko gara. Bertan ezkerrera jo eta Isastiko barrutira helduko gara eta, aurrera eginez, Hernialdeko bidegurutzera. Bidegurutzean eskuineko bidea hartuko dugu; zuhaitz artean dagoen bide zabal bat, hain zuzen. Bideari jarraitu eta pago handi bat topatuko dugu, mugan dauden hiru herrien inizialak dituena: Anoeta, Alkiza eta Hernialde. Berehala helduko gara Urkullu eta Arraitza baserrietara; errepidean aurrera egin eta, segituan, eskuinera doan auzo-bidea hartu eta Alkizara joango gara.

Buelta Santiago baselizatik egingo dugu. Etxabe Txiki baserritik eta Bi Pagota barrutitik pasako gara, Aginaga baserrira iristeko. Hortik beherantz doan ezkerreko bidea hartuko dugu, Aginagazpira joateko. Ondoren, bidegurutze batera iritsiko gara eta zuzen jarraituko dugu, Basagaingo herrixkaren aztarnategia topatu arte; herrixka Burdin Arokoa da. Gero gaztainondoen eta haritzen artean doan basabide batetik beherantz joango gara. Anoetako etxeen teilatuak ikusi arte; orduan, ezkerrera jo eta plazara doan errepidean sartuko gara.

  • Distantzia: 11,3 km.
  • Iraupena: 3 ordu ta 30 min.
  • Altuera: 260 m.
  • Zailtasuna: ertaina 
PR GI 13
PR GI 13
Natura
Ibilialdiak Tolosaldean
OFICINA DE TURISMO - Santa Maria Plaza, 1 - 20400 Tolosa
Telf:943 69 74 13 - fax: 943 67 62 13 - tour@tolosaldea.net
LEGE OHARRA
gipuzkoaverdea euskadi