tolosaldea tour
tolosaldea tour
  • 39 - Zerbitzuak
  • 63 - Gastronomia
  • 81 - Ostatuak
  • 97 - Natura
  • 135 - Kultura
  • 155 - Museoak
  •  -
  • 98 - Turismo aktiboa
  • 99 - Ibilialdiak Tolosaldean
  • 125 - Mendiak, aranak eta parke naturalak
  • 131 - Ekintzak
  • 132 - Santiago bidea
PR Gi127 “Irurako ibilbidea” (Irura) 7,4km

Ibilbide hau Irurako plazan hasten da. Autobidearen azpiko tunela pasatu eta eskuinetik hasiko gara igotzen, Larriturri eta Jauregi Berri baserriak eta ur-deposito bat pasatuz bidegurutzeraino helduko gara. Hor, eskuinerantz joko dugu, autobidearen gainetik pasatu eta ezkerretik hilerrira eta Agerre baserrira igoko gara. Hortik, bide zaharretik jaitsi, Oria ibaia zubitik gurutzatu eta Anoetako tren-geltokirantz abiatuko gara. Eskuinetik jarraituko dugu, trenbidearen aldamenetik Villabonarantz; Arizluzeko iturria eta Ailegi eta Erausi baserriak pasatu eta Tapiko zubiraino. Zubia pasatu eta ezkerrera joko dugu, Agirre eta Sarobe baserrietaraino. Baserri horiek pasatu ondoren, igotzen hasiko gara; belardi bat, pinudia eta pista bat zeharkatu behar ditugu. Basagain parean, PR Gi13rekin egingo dugu topo eta, ezkerreko basotik barrena, Anoetara jaitsiko gara. Tren-geltokira joango gara berriro, zubia pasatuta eta Borondegiren aldameneko eskailerak jaitsiz. Berriro ere Oria ibaia pasa eta ezkerreko paseoaren bukaeraraino joango gara. Hemen eskuinera hartu eta N-1 errepidera aterako gara.

Ezkerretik joanez gero, hasierako puntura iritsiko gara.

  • Distantzia: 7,7 km.
  • Iraupena: 2 ordu ta 30 min.
  • Altuera: 290m.
  • Zailtasuna: ertaina 
PR GI 127
PR GI 127
Natura
Ibilialdiak Tolosaldean
OFICINA DE TURISMO - Santa Maria Plaza, 1 - 20400 Tolosa
Telf:943 69 74 13 - fax: 943 67 62 13 - tour@tolosaldea.net
LEGE OHARRA
gipuzkoaverdea euskadi