Ibilbide hau, PR-Gi 118rekin batera, Villabonako parrokian hasten da. Kale behera hartuta, Etxeondoren aldamenean, Aranerrekara garamatzan bide bat ateratzen da, ezkerretara. Erreka hau leunki Floreaga etxeraino igoko dugu. Hurrengo bidegurutzean, ezkerrera ateratzen den bidetik igoko gara, Mikeligartza baserriaren albotik, eta Amasako errepidera helduko gara. Gero, pinudi batetik jarraitu, bidegurutzean ezkerrera jo eta Mandabietara iritsiko gara, PR-Gi 118rekin topo eginez.
Hortik Lasturrera jaitsiko gara esandako PR-aren bide beretik. Aurreraxeago autobidearen gainetik pasatuko gara, Borda behekoa, Arrieta eta Kalatas baserrietatik eta, denbora laburrean, hasierako puntura helduko gara.