tolosaldea tour
tolosaldea tour
  • 39 - Zerbitzuak
  • 63 - Gastronomia
  • 81 - Ostatuak
  • 97 - Natura
  • 135 - Kultura
  • 155 - Museoak
  •  -
  • 98 - Turismo aktiboa
  • 99 - Ibilialdiak Tolosaldean
  • 125 - Mendiak, aranak eta parke naturalak
  • 131 - Ekintzak
  • 132 - Santiago bidea
PR GI 118 “Kanaletako ibilbidea” AMASA_VILLABONA

Ibilbide honi Villabonako parrokia-elizaren atzekaldetik helduko diogu. Lehendabizi Otsabi auzorantz joko dugu eta berehala ezkerretara dagoen bidegorri bat hartuko dugu, Fleming ikastetxera doana. Eskuineko bidea hartuz antzinako Kalatas baserrira iritsiko gara, hortik Arrieta eta Beheko borda zeharkatuz A-15 autobidearen (Andoain-Iruñea) gainetik doan zubira heltzeko.

Lasturko atsedenlekura arte jarraituko dugu eta hortik Mendabietara, ubidea seinalatzen duen bidea hartzeko.

Ubidearen inguruan dagoen mendi-bidean 6 km inguruko ibilaldia egin ondoren, Ibarrola errekara iritsiko gara. Erreka zeharkatu eta baso eder baten gora egingo dugu Urdausurbil bordaraino.

Pistari ekinez autobide azpitik pasako gara eta malda zeharkatuz, eskuinera egingo dugu ondoren datozen bi bidegurutzetan eta atzean utziz Onddo borda. Behekaldean autobidea ikusiko dugu eta gas-txabolara iristean ezkerraldetik jaisten den bide estu bati ekingo diogu, Komizar atsedenlekura eramango gaituen pistara arte. Pista asfaltatu horretan jarraituz ezkerretara dagoen bidegurutzera joko dugu; hori da Amasara igotzen den bidea. Hortik, Villabonara jaitsiko gara mendibide zaharrean zehar, frontoiaren ondoan. Ibilaldia amaitzean 15 km eta erdi eginak izango ditugu.

  • Distantzia: 15,5km.
  • Iraupena: 5 ordu. 
  • Altuera: 310m.
  • Zailtasuna: ertaina 
Perfil
Mapa
Natura
Ibilialdiak Tolosaldean
OFICINA DE TURISMO - Santa Maria Plaza, 1 - 20400 Tolosa
Telf:943 69 74 13 - fax: 943 67 62 13 - tour@tolosaldea.net
LEGE OHARRA
gipuzkoaverdea euskadi