tolosaldea tour
tolosaldea tour
  • 39 - Zerbitzuak
  • 63 - Gastronomia
  • 81 - Ostatuak
  • 97 - Natura
  • 135 - Kultura
  • 155 - Museoak
  •  -
  • 98 - Turismo aktiboa
  • 99 - Ibilialdiak Tolosaldean
  • 125 - Mendiak, aranak eta parke naturalak
  • 131 - Ekintzak
  • 132 - Santiago bidea
PR GI 117 “Zarateko ibilbidea” ZIZURKIL

Herriko plazatik gora egingo dugu errepidean zehar Abeletxe aterpetxe eta jatetxera arte, eta Azkarate baserriraino jarraituko dugu. Hortik gora, orain pistan zehar, Zarateko benta eta Olentzo-Etxeberri baserri aldamenetik pasatuko gara. Otadiaren goi aldean aparkaleku txiki bat dago eta eskuinetara mendi-bide estu bat ateratzen da; bide hori antzinako abelbidea da. Horri jarraituz "Zarateko Benta" izeneko trikuharriaren eta Aizkuitzeta baserriaren ondotik joango gara. Hor beherako bidea hartu eta Basapota atsedenlekura iritsiko gara.

Pistan behera jarraitu jo eta lehen bidegurutzean, pago zoragarri baten ondoan, eskuinera egingo dugu. Hortik, ezkerraldetik, Pagoa baserrira jeitsiko gara eta hortik Zubiaurretxo erreka zeharkatzen duen zubira; hori zeharkatu eta Saizar eta Iola baserrietarantz igoko gara. Aurrera egingo dugu San Migel ermitaraino eta jada errepidea hartuz berriro Zizurkilgo plazara iritsiko gara.

  • Distantzia: 12,5 km.
  • Iraupena: 3 ordu ta 45 min.
  • Altuera: 275m.
  • Zailtasuna: ertaina 
Perfil
Imagen aerea
Natura
Ibilialdiak Tolosaldean
OFICINA DE TURISMO - Santa Maria Plaza, 1 - 20400 Tolosa
Telf:943 69 74 13 - fax: 943 67 62 13 - tour@tolosaldea.net
LEGE OHARRA
gipuzkoaverdea euskadi