Baliarraingo herrigunetik San Joan iturriraino asfaltozko pista batetik aterako gara, eta Lopetedi dorretxearen aurretik igaroko gara. Eskuinera panoramika ederra izango dugu: Txindoki mendia eta Gaintzako hostozabalen baso mistoa. Ezkerraldera dagoen lehenengo bihurgune itxian, goranzko aldapa txikiko pista bat hartuko dugu., 200m inguru aurrerago duela gutxi berregindako bide estu bat hartuko dugu, eskuinerantz, Aritzmendi baserrira doana. Hortik bi larreen tartetik doan zanga moduko gurdi-bide bat zeharkatu beharko dugu, Abaliabarrena baserrira heltzeko. Eta Abaliabarrena baserritik gorantza doan errepidea hartuko dugu, San Joan iturriraino heldu arte.
Itzulia asfaltuzko errepidetik egingo dugu, 180º dituen lehenengo bihurgune itxira iritsi arte eta hortik pagadi heldu bat zeharkatuko duen basabide bat aterako da, 100m inguru aurrerago, bideak beherantz egingo du. Eltzorrotz baserriaren inguruan pagoak eta norteko haritzak nabarmenduko dira. Urrutira, Asnabarretako artea ikus dezakegu, bakarti kokatuta zabalune batean. Ibilbidea galerarik gabe Legazpia-Baliarrain arrepide aldera zuzenduko da, Bidearte baserriaren inguruan eta, metro batzuk aurrerago, Baliarrainera helduko gara, bidea amaituz.