tolosaldea tour
tolosaldea tour
  • 39 - Zerbitzuak
  • 63 - Gastronomia
  • 81 - Ostatuak
  • 97 - Natura
  • 135 - Kultura
  • 155 - Museoak
  •  -
  • 98 - Turismo aktiboa
  • 99 - Ibilialdiak Tolosaldean
  • 125 - Mendiak, aranak eta parke naturalak
  • 131 - Ekintzak
  • 132 - Santiago bidea
SL-Gi 13 “Galtzadatik barrena” (Albiztur) 5.4km

Albizturgo plazatik abiatuta, GR-9 edota Zezenen bidetik batera, haranetik gora joango gara, Nekoralde baserriaren parean errepidea utzi arte. Gaztainondo handi baten ondotik basoan barrena joango gara, Xabier eta Loiola lotzen zituen galtzadatik. Errekaren ondotik jarraituko dugu, pista batera atera arte. Pista zeharkatu eta zuzen jarraituko dugu. Berriro basora sartzean, bideko harriak ikusiko ditugu. Hortik metro aurrerago Bidaniako errepidera aterako gara eta metro batzuk egin eta berriro ere gurdibide bat hartuko dugu. GR-9k, berriz, Azpeitiraino jarraitzen du.

Gure bidea zabaltzen den heinean aldapatsuagoa bihurtzen da. Bi borden aldamenetik pasako gara eta bigarren bidegurutzean eskuinetik jaitsiko gara. Pinu-sail bat pasa eta Añoa mendia inguratuko dugu, ezkerretik putzu batera ateratzeko. Aurrerago GR 21 zeharkatu eta Azarolagoiko eta Azarolabehekoa, Alkorta eta hemendik Atxisaeta baserrira joango gara. Baserri horretatik PR-Gi 81arekin batera jaitsiko gara belardi eta lenarren artean. Berriro ere GR 21ekin gurutzatzen gara. Hemendik plazara pistatik barrena joango gara.

  • Iraupena: 1 ordu 45
  • Luzera: 5.445 m
  • Desnibela: 240 m
Perfil
Mapa
Natura
Ibilialdiak Tolosaldean
OFICINA DE TURISMO - Santa Maria Plaza, 1 - 20400 Tolosa
Telf:943 69 74 13 - fax: 943 67 62 13 - tour@tolosaldea.net
LEGE OHARRA
gipuzkoaverdea euskadi