tolosaldea tour
tolosaldea tour
  • 39 - Zerbitzuak
  • 63 - Gastronomia
  • 81 - Ostatuak
  • 97 - Natura
  • 135 - Kultura
  • 155 - Museoak
  •  -
  • 98 - Turismo aktiboa
  • 99 - Ibilialdiak Tolosaldean
  • 125 - Mendiak, aranak eta parke naturalak
  • 131 - Ekintzak
  • 132 - Santiago bidea
SL Gi9 “Askaintxoko ibilbidea” (ALKIZA)

Anoetako errepidea hartuz aterako gara plazatik. Berehala, eskuinera doan bidea hartuko dugu. Bidegurutze batera iritsi eta aurrera egingo dugu Berandoain baserriraino, Erniora igotzen den eskuineko bidea utziz. Gaztaina eta hurritz artean joango gara zati batean Mandabe eta Sustarreka errekak zeharkatu arte. Bide honek haritz artean jarraitzen du. Bihurgune hertsi baten ondoren, Elektralkizako zentralaren presan behera jaitsiko gara, oraingoan pago artetik. Zentralaren aurrean dagoen zubia zeharkatuko dugu Alkiza erreka zeharkatuz; hortik Beleburupeko errota eta bordan gora egingo dugu, hasieran Berandoain baserrira eraman gaituen pistari heldu arte. Hemendik lehen zatian egin dugun ibilbidea hartuko dugu Alkizara iritsi arte. Horrela, 4 km inguruko bidea egina izango dugu.

  • Distantzia: 4,3km.
  • Iraupena: 2 ordu ta 30 min.
  • Altuera: 225m.
  • Zailtasuna: ertaina 
Perfil
Mapa
Natura
Ibilialdiak Tolosaldean
OFICINA DE TURISMO - Santa Maria Plaza, 1 - 20400 Tolosa
Telf:943 69 74 13 - fax: 943 67 62 13 - tour@tolosaldea.net
LEGE OHARRA
gipuzkoaverdea euskadi