tolosaldea tour
tolosaldea tour
  • 39 - Zerbitzuak
  • 63 - Gastronomia
  • 81 - Ostatuak
  • 97 - Natura
  • 135 - Kultura
  • 155 - Museoak
  •  -
  • 98 - Turismo aktiboa
  • 99 - Ibilialdiak Tolosaldean
  • 125 - Mendiak, aranak eta parke naturalak
  • 131 - Ekintzak
  • 132 - Santiago bidea
SL Gi8 “Langaurreko Ibilbidea” (Alegia) 5,3km

Ibilbideari hasiera herriko plazan emango diogu. Hortik Txintxarri jatetxera joango gara. Jatetxearen ertzetik doan bidea hartuz gero, Auzo Txiki-ra helduko gara. Belostegi baserria atzean utzi ondoren, tunel batetik autobia gurutzatu eta Sarobe ubidearen eskuinaldetik jarraituko dugu, bidea bitan banatzen den punturaino, Menutelutsi ibarreraino; bertan, ezkerrera hartuko dugu. Sigi-saga egiten duen bide bat Laungarre atseden-lekua ertzetik doa eta parkearen beste aldeko muturrean amaitzen da; bidea tamaina handiko harriz itxita dago. Aurrera jarraituko dugu haritz amerikarrez eta pinuz inguratutako bide berde batetik barrena. Amaieran, zuhaitz-sail itxi batetik gurdibide batera irteten den bidexka bat irekitzen da; bidexkak gurdibidea perpendikularki gurutzatzen du, eta guk eskuinera hartuko dugu. Hormigoitutako bide batera iristean, ezkerrera jaitsiko gara, trenbidearen azpian dagoen tunel bateraino, eta hortik ibilbidearen hasierako puntura joango gara. Guztira, 5,3km-ko ibilbide biribila egin dugu.

  • Iraupena: 1ordu 30 min.
  • Luzera: 5,3 km.
  • Desnibela: 225m.

 

Perfil
Mapa
Natura
Ibilialdiak Tolosaldean
OFICINA DE TURISMO - Santa Maria Plaza, 1 - 20400 Tolosa
Telf:943 69 74 13 - fax: 943 67 62 13 - tour@tolosaldea.net
LEGE OHARRA
gipuzkoaverdea euskadi