tolosaldea tour
tolosaldea tour
  • 39 - Zerbitzuak
  • 63 - Gastronomia
  • 81 - Ostatuak
  • 97 - Natura
  • 135 - Kultura
  • 155 - Museoak
  •  -
  • 98 - Turismo aktiboa
  • 99 - Ibilialdiak Tolosaldean
  • 125 - Mendiak, aranak eta parke naturalak
  • 131 - Ekintzak
  • 132 - Santiago bidea
SL Gi7 “Larraitzeko ibilbidea” (Abaltzisketa) 2.8km

Abaltzisketako plazan, elizaren ondoan, hasiko duzu ibilbidea. Errepidez Larraitz-aldera abiatu eta, Ermentari Zaharra etxearen ondoren dagoen seinaleari jarraituz, ezkerrera hartuko duzu. Hormigoitutako bide batetik aurrera egin eta, Kareaga baserrira heldu baino lehen eskuinera, basabide batean sartuko zara. Hortik aurrera Larraitzeraino (beste informazio panela dagoen tokiraino) pagoen eta pinuen artean joango zara.

Bueltan, Urruzpilgo ordeka errepidez egin eta, justu bihurgunean, errepidearen goialdean ezkerrera dagoen Otarreko ibilbidea hartuko duzu. Tapa-tapa segi eta, Otarretik barrena, Otamendi bitarte, Altunetxe eta Etxeberriñe baserrien ondotik pasa ondoren, berriro errepidera aterako zara. Aurrerago segi eta, plazara heltzean, 2,8km-ko ibilbidea egina izango duzu. Ibilbide guztia ondo markatuta aurkituko duzu.

Larraitzeko ibilbidea
SL GI 7
Natura
Ibilialdiak Tolosaldean
OFICINA DE TURISMO - Santa Maria Plaza, 1 - 20400 Tolosa
Telf:943 69 74 13 - fax: 943 67 62 13 - tour@tolosaldea.net
LEGE OHARRA
gipuzkoaverdea euskadi