tolosaldea tour
tolosaldea tour
  • 39 - Zerbitzuak
  • 63 - Gastronomia
  • 81 - Ostatuak
  • 97 - Natura
  • 135 - Kultura
  • 155 - Museoak
  •  -
PROMO

TXINDOKIKO ITZALA - MARIREN ZUHAIZTIA

Mariren abentura parkea Abaltzisketan dago. Zehazki Larraitz auzoan, Tolosatik 10 km igurura.

Mariren zuhaiztia joko ezberdinak dituzten lau zirkuituz osatuta dago (zubi nepaldarrak, tirolinak, kulunkak...). Bertara sartzeko ez da ezer ordaidu behar, baina bai jokoetan parte artzeko.

Lau zirkuitu horiek pertsonaia mitologikoen izenak dituzte, eta denek dute Marirekin zerikusia.

Begiraleek jokoetan parte hartzeko behar dugun material guztia erabiltzen irakatsiko digute eta, gainera, beraien laguntza eskura izango dugu zirkuitu guztian zehar.

BASAJAUN: 4-8 urte arteko haurrentzako zirkuitua. Komeni da zirkuituan zehar heldu batek laguntzea. Prezioa: 5€

MIKELATS ATARRABI: 1.40 m baino gehiago neurtzen duten pertsonak sar daitezke 9 joko dituen zirkuitu hontan. Prezioa: 9€

MARI + MIKELATS ATARRABI: 1.45 m baino gehiago neurtzen duten pertsonak sar daitezke zirkuituan. Honek 15 joko eta 6 tirolina ditu. Prezioa: 15€

SUGAAR: Ezindu fisikoentzako zirkuitua. Prezioa 15€

*Taldeentzako prezio bereziak.

Erreserbak egiteko edo ordutegiaren informazioa jasotzeko deitu 943 104 367 edo 628 947 253 eta www.txindokikoitzala.com

OFICINA DE TURISMO - Santa Maria Plaza, 1 - 20400 Tolosa
Telf:943 69 74 13 - fax: 943 67 62 13 - tour@tolosaldea.net
LEGE OHARRA
gipuzkoaverdea euskadi