Tolosaldeko Turismo Aldizkariaren 4. ale honetan, "Konpromisoa Kalitate Turistikoarekin" inguruan antolatu genuen jardunaldia gailendu dugu.
Bestalde, gure turismoa ugaritu eta hobetzeko helburuarekin, Goierrirekin lankidetzan hasi gara Ibilbide Gastronomiko baten bitartez.
Kalitatea nabarmendu dugu Tolosaldeko Turismo Aldizkariaren 3. ale honetan. Oraingo hontan Oria Hotela izan da Kalitate Turistikoaren Q-a jaso duena eta Asteasuko Ugarte nekazalturismoak "Kalitate Turistikoarekin Konpromezua"-ren bereizgarria lortu du.
Bestalde, txotx garaia denez ez gara sagardotegietaz ahaztu.
Tolosaldeko Turismo Aldizkariaren 2. ale honetan, bereziki nabarmendu nahi izan dugu Fronton Jatetxeak Kalitate Turistikoaren Q-a lortu izana, Babarrunaren Ibilbide Berria eta Kaxkardi-k Tolosaldeko uretan eskeintzen dituen Piraguismo irteerak.
Tolosaldeko Turismo Aldizkariaren 1. alea da hau. Lauhilabetekaria izango da eta Tolosaldeko Turismo eragileei, Gipuzkoako turismo bulegoei eta EAEko hiriburuetako turismo bulegoei banatuko zaie, internet bidez eta bertsio fisikoan ere bai. Honela, Tolosaldeko turismo sektoraren berriak eman, proiektuak elkarbanatu, datuak argitaratu eta Tolosaldeko turismo eragile guztien koordinazioa eta partehartzea sustatzea du helburu. Denok garelako turismo eragile!