Ezagutu itzazu Tolosaldeak gorderik dituen altxor guztiak. Hogeita zortzi udalerriz, osatua, Gipuzkoaren bihotzean kokatzen da eta Donostiara iristeko hamabost minutu besterik ez dira behar. Aralarreko Parke Naturalaren eta Enioko mendigunearen artean kokatua, egoera estrategiko ezin hobea eta komunikazio sare bikaina du Tolosaldeak.
Baserri giroko herri txikiekin gozatzeko aukera alde batetik, eta Tolosaren maila duen hiriburu batek eskaintzen dituen zerbitzu, merkataritza gune eta kultur jarduerak ezagutzeko aukera bestetik. Hori guztia primeran bateratzen da Tolosaldean.
Zalantzarik ez izan, harremanetan jarri eta hurbildu zaitez Tolosaldea Tour Turismo Bulegora. Bertan nhai adina informazio jasoko duzu ostatu, bisita gidatu, ibilbide eta senda, emanaldi nahiz ikuskizueni buruz. Horrez gain, aholkuak emango dizkizugu eskualdean zauden bitartean ahal bezainbeste gozatzeko. Ezagutu Tolosaldea!