tolosaldea tour
tolosaldea tour
  • 39 - Zerbitzuak
  • 63 - Gastronomia
  • 81 - Ostatuak
  • 97 - Natura
  • 135 - Kultura
  • 155 - Museoak
  •  -
  • 98 - Turismo aktiboa
  • 99 - Ibilialdiak Tolosaldean
  • 125 - Mendiak, aranak eta parke naturalak
  • 131 - Ekintzak
  • 132 - Santiago bidea
Done Jakue Bidea

Tolosaldea zeharkatzen duen Santiago Bideak aukera interesgarria eskaintzen dio erromesari eskualdea gertutik ezagutzeko. Gipuzkoako barnekaldea zeharkatzen duen bidea, erromesentzat duen esanahia alde batera utzita, mende askotan izan da Europa eta penintsulako mesetaren arteko bide nagusia. Gaur egun ikus daitezkeen hainbat aztarnek agerian uzten dute bide horrek izandako garrantzia.

Apostoluaren hilobia bisitatzeko erromesaldiak hasi aurretik ere, hau da, XI. mendea baino lehenagotik "Errege bide" izena zuen bideak. Tolosaldea zeharkatu ondoren San Adriango tunela zeharkatzen du Arabako lautadara jaisteko, eta handik, Santo Domingo de la Calzada-ra doa. Han bat egiten du Frantses bidearekin.

Tolosaldea Tour-ek Santiago Bideko bulegoaren zerbitzuak kudeatzen ditu. Bertan, bideari eta ostatuei buruzko informazioa eskuratu, aholkuak jaso eta erromesaren egiaztagiria egiteko edo sinatzeko aukera izango duzu.

Natura
Santiago bidea
    Logo Camino de Santiago
    OFICINA DE TURISMO - Santa Maria Plaza, 1 - 20400 Tolosa
    Telf:943 69 74 13 - fax: 943 67 62 13 - tour@tolosaldea.net
    LEGE OHARRA
    gipuzkoaverdea euskadi